EHI : 110 ikastola – 56.000 ikasle

Euskal Herri osoko herrietan txertatutako 110 ikastolak osatzen dugu Ikastolen Elkartea (EHI). Europar Kooperatiba Elkarte modura eratuta, Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da berau.

110 ikastolatan, 4.500 irakaslek, 500 langile ez irakaslek, 56.000 ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoak biltzen gara ikastolen komunitatean. Ikastola bakoitzak bere historia eta ibilbidea ditu, eta bere inguruaren errealitatera egokitua dago, baina guztiok partekatzen ditugu ezaugarri garrantzitsuak. Ezaugarri horien multzoari deitzen diogu Ikastola Eredua:

  • Euskara eta euskal kultura, HEZKUNTZA EUSKALDUNA da ikastolona.

  • HERRITARRA, herritik sortua eta herriarentzat.

  • Ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aintzindari den hezkuntza ERALDATZAILEA.

  • Euskal kurrikulumean eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza EREDU PROPIOA.