ESKOLAKO AGENDA 21

Eskolak, eskolako hezkuntza komunitateak, bere garapen iraunkorrerako konpromisoa garatzeko eta bere ekimena gauzatzeko, ikastetxearen ingurumena kontuan izan behar du: bai ingurumen hurbila, bai udalerrikoa, bai eskualdekoa…, planeta mailako pentsamendua garatuz.

Hori horrela izanda, udaletxe batzuen udalerriaren garapen iraunkorra garatzeko nahia eta eskola batzuen kudeaketa iraunkorra lortzeko asmoa uztartzen dira. Sinergia hori aprobetxatzeko EA 21 programa sortu da, non eskolak, bere eremuan, garapen iraunkorraren alde aritzeaz gain, bere ingurumenarekiko eta udalerrirako konpromisoa hartzen duen tokiko ekimenekin, hau da, Tokiko Agenda 21 (TA21) programarekin, bat egiten duen. Hori dela eta, zera esan daiteke: azkenik, eskolak ingurumen hezkuntzaren eta garapen iraunkorraren alde egiten duela lan eta 1992an Rio de Janeiron adostutako 21 Programarekin bat egin duela.

Programa jarraituz Azpeitiko Ikastola Ikasberrin urtero gai bat lantzen da, ikasle, irakasle, guraso, zuzendaritza eta Batzordearen parte hartzearekin. Bertan hiru atal landuko dira Curriculuma, kudeaketa eta parte hartzea.

Lanak bi eremutan egingo dira Ikastolan eta Udalerrian.