ESKOLA KIROLA

Eskola Kiroleko jardueren programak honako helburu nagusi hauek ditu:

Gipuzkoako ikasle guztiak kirola egiten hastea, kirol prestakuntza epe luzeko prozesu gisa landuta. Kirol lehiari zeregin garrantzitsua aitortzen zaio prestakuntza horren baitan, eta, gainera, ikasle guztiei kirol modalitate ezberdinak probatzeko aukera eskaintzen zaie”.

Programaren bidez, hala ere, eta batez ere, “kirolaren bidez heztea” lortu nahi da. Hori dela-eta, honako alderdi hauek aintzat hartuko dituen eskola kiroleko eredu bat proposatzen dugu:

  • “Balioak transmititzea (talde jolasa, adiskidetasuna, joko garbia, aurkarirekiko errespetua, … )”

  • “Ikaslearen indibidualtasunaren errespetua, lehiaren bidez presiorik egin gabe, haurrei beren espezializazioa askatasunez aukera dezaten utziz, kirol aukera zabala ezagutu ondoren”

“Kirolaren bidez adingabeen garapena bideratzeko eta beren gaitasunak agerian uzteko aukera ematea”.