TUTORETZA PLANA 17/18

Urteko tutoretza planaren osagarri gisa planteaturiko saioekin jarraituz, aste honetan DBH4ko bi gelatan Harremonak taldeko adituak bi egun osotan zehar egon dira sexu heziketako saioak eskainiz. Goizean zehar, hainbat dinamika eginez eta arratsaldean aholkularitza saioa eskainiz. 

Bestalde, hainbat drogomenpekotasun eta menpekotasun prebentzioaren  inguruko  saioekin jarraituz, aste honetan  Izar Arregi eta Iñigo Aristi DBHko gelatan saioak ematen hasi dira. Saio hauek apirila- maiatza artean garatuko dutelarik.