LH3ko IKASLEAK TOLOSAKO TOPICen

Otsailean, LH 3ko ikasleok, Tolosara joan ginen Marionaren etxera, TOPIC museora alegia.

Bertan, El retrete de Dorian Grey talde galiziarraren, izugarrizko txontxongilo emanaldia ikusi ahal izan genuen, Cabaret de Mans izenburupean. Ikuskizunaren amaieran galdera askori erantzun ziguten.

Ondoren txontxongiloa egiteko aukera izan genuen eta, bazkal ondoren, Museoan dauden munduko hainbat txontxongiloez gozatu genuen. Tolosatik pasiera txiki batekin eman genion amaiera irteera honi.    Ibilaldi ederra, benetan!