IKASTOLAREN URTEURRENAK

Azarokoak dira ikastolan gogoan ditugun bi urteurrenak:

- Azaroak 11:   Itxialdia bukatu zenetik HOGEITA LAU urte bete dira.

- Azaroak 17:   Ikastola inauguratu genuenetik HOGEITA BAT urte beteko dira.

KIROL EGITURARI BURUZKO GOGOETA

Dakizuen bezala, pasa den urriaren 18an, asteazkena, burutu zen Ikastolan Kirol egiturari buruzko gogoeta mahai ingurua. Bertan bildu ziren estamentu desberdinetako ordezkariak (EHIko aisialdia, Udala, Ikasberri kirol elkartea) gure ikastolako guraso talde batekin kirolari buruzko iritziak partekatzeko.

Bestalde, eta gogoetarekin jarraituz, datorren asteazkenean, azaroak 8, izango da hurrengo bilera ikastolako erabilera anitzeko gelan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Esan beharrik ez dago bertako ateak irekiak daudela guztiontzat.

INGURUMEN PROIEKTUA EA21

Eskola Agenda 21 INGURUMEN PROIEKTUAren barnean, aurtengo ikasturtean  “KLIMA ALDAKETA”  izango da ekintza guztien ardatz. Gazteen osasuna, kutsadura, ura… landuko ditugu bereziki.

Ohikoa dugunez, gaiaren diagnosiarekin emango diogu hasiera aurtengo jardunari.

Geletako bileretan azaldu bezala, diagnosirako galdetegia guztiz digitalki jaso nahi da. Horretarako, datorren aste hasieran jasoko duzue zuen emailetan galdetegia edo bestela link honetan ere eskuragarri duzue.

KLIKAZETA POSTA ELEKTRONIKOZ ERE JASO NAHI?

Bidali mezu bat  ikasberri@azpeitikoikastola.eus helbidera adieraziz klikazeta bertan jasotzea nahiko zenukeela eta zuzenean bertan jasoko duzu asteroko ikastolako buletina.

Jakin era berean ikastolako www.azpeitikoikastola.eus helbidean ere ikusgai duzula astero.

INGURATU TXOSNA TALDERA!!

Sukaldea atsegin duena, talo goxoak prestatzeko eskua duena, dakiena edo ikasi nahi duena  edo eta besterik gabe laguntzeko prestutasuna duena …  Lagun giro atseginean egun erdia pasatu nahi duen jendearen bila gabiltza!!!!

SAN ANDRES ETA SANTO TOMAS egunetan Ikastolak jartzen duen TXOSNARAKO LANTALDE IRAUNKORRAK osatu nahi ditugu.

Lan taldeak 4 izango dira, bakoitzak egun erdi bat lan egiteko eta 4 pertsonaz osatuak egongo dira: 2 txapan, bat taloen masa egiten eta beste bat sukaldean.

Bakarka, bikoteka, launaka…. izena eman daiteke.           

Muntaian ere norbait laguntzeko prest balego ongi etorria izango da.

Animatu eta eman izena gelako ordezkariari azaroak 8rako.  

 TXOSNA TALDEA

 

HEZKIDETZAKO HERRIKO FOROA

Hezkidetzaren hausnarketa eta lanketa geroz eta presentzia gehiago hartzen ari den gaia da bai Ikastola barruan eta bai kanpora begira egiten ditugun ekintzetan.

Urteak dira, adibidez, Azpeitian HEZKUNTZAKO PROFESIONALEN HEZKIDETZA FOROA martxan dela eta gure ikastolako irakasleek bertan parte hartzen dugula. Era berean ikasleek ere badute herriko bilgunea, AUTOANTOLAKETA deitua.

Oraingoan, Udalak HERRIKO FOROA osatu nahi du, gurasoentzat bideratua. Eta gure Ikastolako gurasoen artean aukera zabaltzeko eskaera egin du.

Beraz, norbait HERRIKO HEZKIDETZA FOROAN parte hartzeko interesatua egongo balitz, eman izena idazkaritzan azaroaren 3a baino lehen.

TAILERRAK 17-18

Orriak

-era harpidetu