BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEN IBILALDIAK

DBH1   Leitza  /   DBH2   Arette /  DBH3   Arboleda /  DBH4   Donostia /  DBHO1   Bilbo  /  DBHO2   Gasteiz

DANBORRADA ARGAZKITAN

Jada badituzue ikusgai idazkaritzako telebistan pasa diren San Sebastianetako argazkiak eta web guneko ondorengo ikurra klikatuz

APARKALEKUAN ADI !!!

Antolaketa berrirako margotu da aparkalekua. Lekuaren erabilera ezin hobea lortze bidean bi erabaki hartu dira oraingoz:

1/ erdiko aparkalekuen tartean ibilgailuen pasabidea margotu da (ez aparkatu).

2/ denbora luzean autoa aparkatuta edukitzeko, gune zehatzak  erabiltzea aholkatzen da.

SANTA ESKEA 2018 otsailaren 2an

Urterokoari segida emanez, eskean arituko dira gure gazteenak trikiti soinuz lagunduta

16:15ean  HHtik LH6ra     IKASTOLAKO ATARIAN

ENTSEGUAK EGITEKO: datorren astean kolore biziko zapia eta makila ekartzea eskatzen da (izena jarrita)

 

ZUHAITZ EGUNA otsailaren 4an

Herritarrak eta, bereziki, haur eta gazteak zuhaitzen eta basoen garrantziaren jabe egin eta haien zaintza eta babesean euren partehartzea sustatzeko, zuhaitz landaketa antolatu du Ekoetxeak (lehen Ingurugiro Etxea Museoa).

EGUNA: Otsailak 4a           ORDUA: 10:30 – 12:30         

NORI ZUZENDUA: Familiei   NON: Izarraizko Atea Parkearen gunean  

ELKARTZEKO GUNEA: ESKLABAK 

Kontaktua: 943 812448 (Ekoetxea Azpeitia)

 

ARTEZKARITZA KONTSEILU BERRIA MARTXAN

Abenduko Batzar Orokorrean atera zen lan talde berria hasi da martxan.

Argazkian dituzue Artezkaritza Kontseiluko kideak:

Zutik ezkerretik eskubira:

Iñigo Sudupe, Miren Illarramendi, Haritz Mujika, Amaia Albizu, Maite Egiguren eta Olaia Zuriarrain.

Behean ezkerretik eskubira:

Xanet Esnaola, Xabier Bikendi, Josu Azpillaga eta Nagore Alkorta.

Argazkian falta direnak:

Mikel Belar eta Rebeka Urruzuno.

LH6ko IKASLEEN ERAKUSKETA

LH 6ko ikasleok, gure erronkaren emaitza erakutsi nahi dizuegu . Artista euskaldunetan oinarrituz eta beste hizkuntza bat erabilizbakoitzak bere sormenaren arabera ekoiztutako artelanak erakutsiz.

 

LANDER URIA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Igerilari aparta dugu Lander Uria ikaslea. Pasa den asteburuan, Valentzian jokatu den  Espainiako Txapelketan izan da. Gogorra izan dela aitortu digu

ZORIONAK!!!!

IKASLEEN ORIENTAZIOA: GURASOENTZAT AURKEZPEN SAIOA

Ikasturte honetako orientazio egitasmoari jarraipena emanez,  DBH4 eta DBHOko ikasleen gurasoentzat IMH Elgoibarko eskolakoak  saio berezia emango dute datorren urtarrilaren 23an erabilera anitzeko gelan arratsaldeko 18:30ean.

Orientazio departamentua

JERTSEAK SALGAI! (BATXILERGOKOEN IKASBIDAIRAKO)

DBHO1ekoek jertseak atera dituzte ikasbidaiarako dirua lortzeko.Hainbat koloretako jertseak izango dituzue.

                     ANIMATU EROSTERA!

         OHARRAK:

               Ø  Eskaera orriak idazkaritzan egongo dira.
               Ø  Jertseak probatu nahi izanez gero idazkaritzan dituzue.
               Ø  Urtarrilak 26, ostirala, izango da azken eguna eskaera egiteko.
               Ø  DBH eta DBHOkoek ez egin eskaera bi aldiz.
               Ø  Ordainketa jertseak iristean egingo da.

Orriak

-era harpidetu