Albisteak

Ikastolako oporleku eta udalekuen inguruko informazio eta izen-emate dokumentua duzue erantsita berri honetan. Bertan aste santu, udaleku ireki eta Enjoy Englishen inguruko informazioa doakizue.
Azpimarratu nahi genuke ENJOY ENGLISH udalekuen eskeintza. Ikastolan bertan antolatzen diren ingeles udalekuak dira. 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat antolatzen diren udalekuak dira, eleanitz ikastolako hizkuntza proiektuan oinarrituta dago. Jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatzen duten programa da. Udalekuak eta ingelesa uztartzen ditu. Informazio gehiago apirilaren 2an egingo den bileran emango da.

Argazki lehiaketako elkartekideok jakinarazi nahi dizuegu jadanik ikusgai dituzuela lehiaketaren oinarriak, bai argazki lehiaketaren web-gunean eta baita klikazetarekin batera datorren triptikoan ere.
Argazkiak ateratzeko hainbat festa edota ibilaldi aprobetxa ditzakezu. Ondoren gehien gustatzen zaizkizun bost argazkiak aukeratu eta guri bidaltzea besterik ez duzu egin behar.
Adin guztietako ikasleek har dezakete parte, baita ikastolako langile eta gurasoek ere.

ANIMA ZAITEZ ETA GOZATU ARGAZKIAK ATERATZEN!!!

Izenburu honekin egun gure ikastoletan zientzien irakaskuntzari ematen diegun garrantziaz kontzientzia hartu nahi izan dugu. Estrategiak ezagutu nahi ditugu zientziaheziketa hain beharrezkoa dugun gizartean era autonomoan, kritikoan eta erantzukizunez jokatu ahal izateko.

Aurreko ostiralean ERLO Telebistako kamerak Izarraitz pilotalekuan egon ziren Euskal Inaurteritako jaialdia iruditan jasotzen. Hemen duzue han jasotako irudiekin egindako erreportaia.

Hemen duzue ikusgai aurreko ostiralean Euskal Herria Zuzenean ETB1eko saioan gure jaialdiaren ing

ALDAKETA!! Euskal Inauterien jaialdia Izarraitz Pilotalekuan izango da. 18:15etan elkartuko gara pilotalekuan eta 18:30etan hasiko da jailadia.

San Agustin Kulturgunean nahi duenerantzat TXOTXa egongo da. Ogitarteakoak eskatzeko aukera ere egongo da otsailaren 25 arte ikastolako idazkaritzan. TXOTXa eta ogitartekoa 8 euroren truke. Ogitarteakoa eta ura 5 euroren truke. Inauteriei hasera on bat eman eta euskal inauterien jaialdiari bukaera polita emateko.

Datorren otsailaren 28an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan Azpeitiko kaleak Euskal Inauteritako pertsonaietaz jantziko dira. Ikastolak antolatuta XIX. JAIALDIA ospatuko da. Bertan kalejiran Euskal Inauteritako pertsonaien jantziak eta dantzak erakutsiko dira. Gonbitea luzatuta dago, ZATOZ!!

5 urteko ikasleak azken asteetan artista paperean sartuta ibili dira. Makilakixkiren ipuina hartu eta antzezlan bihurtu dute. Hori dena jasoaz HH5eko irakasleek komiki bat prestatu digute bideo modura. GOZATU GURE ARTISTA HAUEKIN!!!

Gaur, otsailak 11, asteartea iluntzeko 21:00etan DBH2 eta BATXILERGO 2ko gelako bilerak egingo di

Astearte buruzuriko iluntzean, Santageda bezperaren aitzakian, tabernaz taberna hainbat kopla ede

Abenduan egin zen Batzar Orokorrak hartutako erabakiaren aritik, martxan jarri da IKASTOLAKO BARN

Orriak