Albisteak

Euronet 50/50 proiektuak eman ditu bere lehen pausoak. Pasa den ostiralean bildu zen lehenengo aldiz proiektuaren jarraipena egingo duen Energia Taldea. Talde hau izango da ikasturtean zehar eman beharreko pausoak deskribatzen joango dena.

Arabako Lapuebla de Labarcako Assa Ikastolakoak Beizaman dira hiru egunetako etorrita. Atzo, gure LH 5eko ikasleekin bat egin eta,  elkarrekin pasa zuten eguna.

 

Erabilera egokitik eta energiaren kudeaketatik abiatuz, eraikinetan energia aurreztea sustatzen duen Euronet 50/50 proiektua martxan da jada ikastolan. Eskola Agenda 21 ekimenarekin elkarlanean, ikasturte guztian zehar garatuko den proiektua da berau.

 

DBH O2ko ikasleak, pasa den ostiralean, urriak 11, abiatu ziren Azpeititik Europarantz.

Ikasbidaia bikaina egin dezazuela!

 

 

LHko Proiektu Pedagogikoa hobeto ezagutzeko, gure ikastolako LHko koordinatzailea den Jaione Sagartzazu elkarrizketatu du Ikasberriko Komunikazio Taldeak.

Martxan dira aurtengo tailerrak.

 

Etapaz etapa, berrikuntza prozesuan jarraitzen du Azpeitiko ikastolak. Jada, Ikasleen Irteera Profila (IIP) eguneratu dugu eta hau lortzeko helburuarekin jarraitzen dugu lanean.

2019-2020 Ikasturteko tailerrak datorren astean jarriko dira martxan. Eguna zehaztu gabe daudenetan bilerak izango dira. ADI!!

Elkarrengandik ikasten dugulako gehien, inguruko errealitateak ezagutu eta bertan dauden eragileekin egiten dugun lana indartu nahi dugu. Aurtengoan San Martin egoitzako lagunekin proiektu berria martxan jarri berri dugu. Atzo bildu ginen denok lehenengo aldiz elkar ezagutu, ideiak partekatu eta harremanak sendotzeko. Giro kuttunaz gozatu genuen!

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 2. urtez jarrian abian jarri berri duen Elkarmaker proiektuaren barne, atzo izan zuten ikastolan lehenengo saioa. Testuinguru teknologikoetan murgilduta, Elkarmaker ekimenak, gazteengan ekintzailetza-jarrerak sustatzea du helburu.

Gure KILOMETROAK 19 Erronka taldeak (DBH 3 eta 4ko ikasleak) erabilitako olioa jaso behar du eta egun berean (urriaren 6a) Erronkara eraman, puntuagarria delako. Olio bilketa egiteko bidoi urdin bakarra izango da Ikastolako sarreran datorren aste osoan (irailaren 23tik 27ra). Lagun iezaguzu bilketan!

ETORKIZUNERANTZ HEZKUNTZA ERALDATZEN lelopean ospatuko da datorren larunbatean ikastolen 2019-2020 ikasturtearen hasierako ekitaldia. Aurtengoan Baionako Bernat Etxepare lizeoan izango dugu zita, Seaskaren sorreraren 50. urteurrenarekin bat eginez.

Orriak