Albisteak

Batxilergoko urteko plangintzarekin jarraituz, gaur,urtarrilak 11, EHUko Ingenieritza Eskolakoak etorri dira ikastolara gure Batxilergoko ikasleei beren Ingenieritzako Graduen eskaintzaren inguruko informazioa helaraztera.Era berean, DBH 3 eta 4ko ikasleentzat,  Elgoibarko IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratukoek, beren eskaintza zehatza aurkeztu diete. DBH 01eko ikasleei berriz, Ingenieritza Duala eta Goi Mailako Ziklo Formatiboen eskaintza aurkeztu eta azaldu diete bertatik bertara.

Olentzeroren bisitak utzitako argazki gehiago hemen.

Atzo, Santo Tomas egunean, ospatu zen ikastolako DBH 2 eta DBH 4ko ikasleek antolatutako Gabonetako otarraren zozketa. Ondorengoa izan zen emaitza:
Zenbaki saritua: 0479
Ordezko zenbakia: 2196
Zorionak irabazleari.

“IKASKIDE Taldeak: kooperazio testuinguruak hezkuntzan” liburua argitaratu berri du Mondragon Unibertsitateak (MO). Bertan 2015-2016 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 5. mailan zeuden 31 ikasleek, Ikaskidetzan elikagaiei buruz burutu zuten proiektua gehitu dute.

Gautena-ko (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) lagunek "Zure Bola Solidarioa eskuratu" kanpaina martxan jarri dute eta bertan parte hartzera gonbidatu gaituzte denok. Laguntza sinboliko baten truke, Gabonetako bola lortu dezakezue idazkaritzan urdinez janzteko jaiak.

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak “Elkarmaker” abian jarritako proiektuan parte hartu dute gure ikastolako  LH3 eta DBH3ko ikasleek.

Giza eskubideak oinarritzat hartuz gure inguruko aniztasunera gerturatzea helburu duen "Aniztasuna Eraikiz" proiektuan, DBH 4ko ikasleek 2. saria lortu dute bideo lehiaketan. Ikus bideoa

EITBko, 3Txulo saiokoek, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek prestaturiko dantza  eta irakurritako liburueei buruzko informazio eta iritziak grabatu dituzte.

Durangoko liburu eta disko azokara joan dira gaur, abenduak 5, DBH01 eta 2ko ikasleak. Kulturaz gozatzeko aukera zabalaz gozatu dute, egin duten goiz pasan.

Goiz-goizetik hasita, Euskararen Egunaren ospakizunetan murgildu ziren ikastolako kideak, festaz gozatzeko. Pregoia irakurriz, eman zitzaion hasiera ekintzaz beteriko egun koloretsuari. Mari Domingiren etorrera, mahai joko, futbol eta saskibaloi txapelketak, aurpegi margoketa, bazkaria, "Guk Euskaraz"en zuzeneko emanaldia... Ikus bideo eta argazki bilduma

Lengua Castellana eta Plastikako gaiak uztartuz, 6. mailako ikasleek, erakusketa bat antolatzearen erronka burutu dute egin dituzten artelan guztiekin. Euskal artista batzuen (Txillida, Oteiza…) lanak ezagutuz eta esperimentatuz, beraien artelan propioak ekoitzi dituzte hainbat material eta teknikak erabiliz.

Datorren astelehenean, abenduak 3, emango diogu amaiera euskararen inguruan azken egunotan ospatu ditugun hainbat egitasmoei . Horien artean dago ikastolako ikasleek eman dioten babesa Euskaraldiari "Guk Euskaraz" abestuz. Ikusi bideoa.

Orriak