Albisteak

Urriaren 21ean, Altsasun Nafarroa Oinez ospatuko da. Autobusa antolatu dugu ikastolatik. Izen-ematea urriaren 19a baino lehen  idazkaritzan.
 

Besoak zabalik hartu zituen, atzo, Urretxu-Zumarraga Ikastolak Kilometroak 2018 ospatzera bertaratutako guztiak. Erronka irabazi genuen! Baina helburu guztiak betetzea eragotzi zigun euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera. Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren aldeko kontu korronteetan.

Egun hauetan gauzatu da Azpeitian "Bizitzaz Blai" egitasmoa eta bertan izan dira gure ikasleak ere. Abiaduraren arriskuez ohartarazi eta errepideetako istripuak saihestea helburu duen egitasmo honetan 14 eta 18 urteko ikasleak izan dira partehartzaileak.

Giza eskubideak oinarritzat hartuta gure inguruko aniztasunera gerturatzea helburu duen “Aniztasuna eraikiz” proiektuan, DBH 4ko ikasleak, mutil autista baten amaren eta Azerbaijango musulmandar emakume baten testigantzak entzun ahal izan dituzte gaur.

Aste honetan gure ikastolara SOS ARRAZAKERIA taldeko partaideak etorri dira DBH-3ko ikasleekin etorkinen inguruko hausnarketa egitera. 

Tailerren hasiera egunak zehaztuta daude.

DBH eta DBHO ikasleek Elkarbizitzaren Barne Araudia hausnartzeko prozesua abiatu dute.
 

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak abian jarri berri duen Elkarmaker proiektuaren barne, gaur izan dugu ikastolan lehenengo saioa.

Gure Ikastola, Euskaraldiarekin bat eginik, herriko gainontzeko ikastetxeekin elkartu gara argazki eder hau ateratzeko, Ikastola barruan egiten ari garen lana kaleratu eta girotu asmoz.

Urriaren 7an zuzenean egingo dugun zirkuitua birtualki egiteko aukera dugu KLIKMETROAKen bidez. Festa handirako  astebete gelditzen den honetan, Kilometroakeko webgunearen bidez KLIKMETROAK egin eta mezua uzteko denbora dugu oraindik.

iaz eskatutakoak (onartutakoak nahiz ukatutakoak) idazkaritzatik pasa inprimakia jasotzera

berriak (www.hezkuntza.net orrian duzue eskaera egiteko aukera)

Irailaren 28an, LH 3, 4, 5 eta 6  PADDINGTON 2” pelikula ikustera joango dira Donostiako Zinemaldira. 08:30ean irtengo dira ikastolatik.

Orriak