Albisteak

Ikastolako Euskaraz Bizi egitasmoaren barruan eta Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, gure Ikastolan hainbat ekintza burutu dira pasa den astetan etapa guztietan. LHkoek, liburuaren egunaren erakusketa egin dute sarreran, hainbat literatur emari izan dira ikusgai, benetan aberats eta emankorrak...(jarraitu irakurtzen klika eginda)

Maiatzaren 19an, autobusa izango da Ikastolatik Ibilaldira joateko. Izen ematea eta ordainketa ikastolako Idazkaritzan egin daiteke maiatzaren 17a arte. (irteera:09:00etan, itzulera: 18:00etan)

Ikasturte bukaerarekin batera hasi dira kurtso amaierako ibilaldiak.Esaterako, DBH4koak Katalunia aldean dabiltza asteazkenetik ostiralera bitartean. Bartzelona, Calafell, Port Aventura… hainbat dira bisitatu eta disfrutatuko dituzten tokiak.

Ostirala, maiatzak 3, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Zentroko eragileak etorri dira DBH 0 1eko eta DBH 4ko Lanbide Heziketara doazen ikasleekin saioa eskaintzera. Helburua, bailarako lan merkatuaren hausnarketa egin eta orientazioarekin loturik, erabakiak hartzeko hainbat estrategia partekatzea izan da modu praktiko batean. Saioa oso aberatsa izan delarik. 

Maiatzaren 12an, autobusa izango da Ikastolatik Herri Urratsera joateko. Izen ematea eta ordainketa ikastolako Idazkaritzan egin daiteke maiatzaren 10a arte. (irteera:09:00etan, itzulera: 18:00etan)

Pasa den asteartean,Lehen Hezkuntzako Kale Kantu proiektu berriari hasiera eman genion, kaleak kantuz alaitu genituen.

Aurrerantzean ekintza hau hilean behin burutzen jarraituko dugu. Ikus bideoa.

DBH 4ko ikasleak Ekintzailetasunaren programan, Ekonomia irakasgaian, enpresa bat sortzeko negozio plana garatzen ikasi dute. Pasa den astean proiektu hau bultzatu asmoz eskualdeko ekintzaile talde bat gerturatu zitzaigun ikastolara beraien testigantza eman eta egunerokoa azaltzera. 

Aurreko astean DBHO 2ko ikasleek Azkoitian kokatuta dagoen XUBI enpresara egin zuten ikustaldia. Ikastolan enpresen inguruko funtzionamenduaren ezagupen teorikoak landu dituzte eta enpresara eginiko ikustaldian errealitatean nola garatzen den ikusi ahal izan zuten. 

LH 2ko ikasleak Unibertsoaren gaia lantzen ari dira. Proiektuaren emaitzak denokin partekatu nahi dituzte. Horretarako, egun hauetan ikusgai izango duzue ikastolako sarreran antolatu berri duten erakusketa. Astelehenean izandako emanaldia ere ikusgai hemen.

HH 3ko ikasleak Oinatzera joan ziren udaberriari ongi etorria ematera. Gure mendigoizale txikiak ez zuten etsi gailurra ukitu arte!! HH 4ko ikasleak,Igarako errotara joan ziren pasa den egunetan. HH 5ekoak berriz, martxoaren 29an, Amuko Zubira joan ziren eguraldi ederrarekin pasieran eta bertan hamaiketakoa jan ondoren, Jonek, bertako kondaira kontatu zien haurrei.

HH 4ko ikasleok ogia egin genuen ikastolan. Igarako errotara joan ginen eta bertan irina nola lortzen den ikusi genuen.Ondoren, Agirre eta Forest okinen laguntzarekin, irinarekin ogia nola egiten den ikasi genuen.  

Azken asteetan, LH 2ko ikasleak antzerkiko proiektu berrian aritu dira buru belarri. Testuarekin eta zuzendaritzarekin Miren Nogales ikasle ohi eta artistaren laguntza ezin hobea izan dutelarik. Fruitua ikustera gonbidatzen zaituztegu apirilaren 8an, arratsaldean. Ikus trailerra.

Orriak