San Juan bezperako sua

Iaz eginiko aldaketari jarraituz, aurten ere herrian ospatzen diren hainbat suren inguruan bilduko gara San Juan bezpera bizitzeko. Hona hemen udaletik antolatu dutena San Juan suaren inguruan ekainaren 23rako

SAN JUAN SUA PLAZAN

19:30etik aurrera, afari-merienda egiteko aukera izango da. Herritarrek jatekoa eman beharko dute eta gune bat egokituko da jateko. Horretaz gain, Añota Sagardotegiari esker Txotxa ere izango da bertan. 

22:00etatik aurrera, Antxieta Musika Eskolako ikasleek, Luix Beltza dantza eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotuta sanjoan sua egingo da.

SAN JUAN SUA URRESTILLAN

00:00etan, San Juan zuhaitzaren sartzea

00:30etatik aurrera, San Juan sua piztu eta suaren inguruan dantzaldia.