Ikasleen inguruko azken proiektuak

Pasa den astean, gure DBH4ko ikasleak Azpeitiko Plazan izan ziren erreakzio kimikoei buruzko ikerketa bat aurkezten, Azpeitiko beste ikastetxeekin batera antolatutako Zientzia Azokan. Aurkezpen bikaina egin zuten!

ZORIONAK!

DBH 4ko ikasleek, DYAko ikastaroa izan dute eta bertan hainbat egoeren aurrean nola jokatu ikasi dute

"Elkarrekin Eraikitzen" proiektuari aurtengoz bukaera emanez, asteazkenean,  DBH3ko ikasle talde batek hilabeteetan zehar gauzatutako lanaren aurkezpena egin zuten Azkoitiko Elkargunera hurbildu ziren alkate, enpresetako ordezkari eta beste ikastetxeetako ikasleen aurrean. Bertan, Maitane, Onintza eta Ikhlasek Osasun Zentruei buruzko lan bikaina aurkeztu zuten.