Babes sarea auzokideen artean

Konfinamendu egoeran "komunitatea indartzeko", auzokideen artean babes sareak osatzeko deia egin du Azpeitiko Herri Hezitzailea taldeak. Herri Hezitzailearen ikur den aterki koloretsua marraztu eta leihoetan itsastea eskatu dute: "Irudi hau etxean jartzen dutenek, auzokideak zaintzeko ardura beren gain hartzen dutela adieraziko dute eta auzokideek beraiengan babesa izango dutela". irakurri gehiago