Aurrez aurreko zerbitzu guztiak eten dira

Atzo argitaratutako dekretuaren harira, ikastolako idazkaritzako aurrez aurreko zerbitzua bertan behera utzi beharrean aurkitzen gara. Bihartik aurrera, martxoak 31, ikastolarekin harremana telefonoz edo telematikoki bakarrik egin ahal izango da, 8:30etik 13:00ra bitartea. Telefonoa, Alexia edo e-posta bidezko arreta zerbitzuak indarrean jarraitzen dute beraz.