Biharko Ikastolak, Ikastolen VII. batzarra

2020an hamaika urte beteko dira Euskal Herriko Ikastolok VI Batzarra gauzatu genuela. Tarte honetan jendartean aldaketa sakonak eman dira, hezkuntzaren eta eskolaren eginkizuna berrikusten ari da eta berritze etengabearen beharrean dago. Egoera honek berariazko geldiune bat egitea eskatzen digu, azken hamarkadan egindakoaz balorazioa egin eta etorkizunera begira jarri. Ikastolen mugimendua osatzen dugunok gogoeta egin behar dugu XXI. mende honen bigarren/hirugarren hamarkadarako euskal jendartearen eskariez, eta haiei erantzuna ematen saiatu behar dugu; Ikastolen mugimenduak Euskal Herriko jendarteari egin behar dion ekarpena erabaki behar dugu. Azken 50 urteotan gure taldea erreferentzia izan da Euskal Herriko hezkuntza sistema desberdinetan. Gure eragiteko gaitasunak bere horretan jarrai dezan eta gure xede zein ikuspuntuak gauzatzeko, mugimendu honen etorkizunak sendoa izan behar du.

Abian jarri berri den hausnarketa prozesuan ondorengo faseak aurreikusten dira:

  • Lehenengo fasea 2020ko otsaila ekaina biratean: Ikastolentzako hurrengo 10 urteetan oinarrizko diren lehentasunak hautatu.

  • Bigarren fasea 2020-21 ikasturtean zehar: Behin lehentasunak zehaztuz gero gai bakoitzaren inguruan proposamenak eta eztabaida egin.

  • Bigarren fasearen bukaeran: ikastola gutzien batzarra (VII. BATZARRA) azken dokumentua eztabaidatu eta onartzeko.

Prozesu guztiaren berri zabalago bat emateko eskualdeetako bilerak egingo dira otsailaren 11tik martxoaren 31 bitarten. Azpeitiko ikastolako kideok, Orioko ikastola, Salbatore Mitxelena eta Oteitzako lagunekin bilduko gara datorren astean. Bilera irekia izango da, eta lerro hauen bidez bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

EGUNA: OTSAILAK 19 (ASTEAZKENA)

ORDUA: 18:30EAN

TOKIA: ORIOKO IKASTOLAN

 

Irakurri gehiago