EKO TALO tailerra ikastolako jangelan

Jangelako hornitzailea dugun AIBAKek proiektu pedagogiko bat lantzen du jangela garaian, EKIN FOOD deiturikoa. Helburua, eskola jantokiak ikasteko eta entretenitzeko espazio ludikoa bihurtzea da, ikasleek ohitura osasungarriei, mahaiko heziketari eta ondo jateari buruzko jakintzak bereganatu ditzaten. Horretarako zenbait puntu landuko dira: langilegoaren formakuntza, tailerrak, jantoki garden, argitsu eta didaktikoak...