Ikastolen aldeko TANTA ekimena aurkeztu da

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena. 

Herritarrek bost euroko ekarpena egiten diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Ekarpen horri esker, ikastolek beren proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasotzen dute. 

TANTA txartelaren bitartez, herritarrak partaide dira ikastoletako egungo ikasleen garapenean, etorkizunean izan daitezen euskaldun konprometituak, beren buruekiko konfiantzadunak, lankidetzan ikaskideak, erabaki hartzaile kritikoak, euskaldun eleanitzak, ekintzaile gogoetatsuak, jokabide kritikodunak, ikusmira zientifikodunak, orekaren zaintzaileak eta sortzaileak.

Ikastolek herritarren elkartasun adierazpen hau saritu nahi dute. Horregatik, TANTA txartela erosten dutenek, trukean, 60.000 euroko zozketa batean parte hartuko dute.

Irakurri gehiago Ikastolaen Elkarteko webgunean.