Genero indarkeriaren aurkako eguna

Gaur, azaroak 25, genero indarkeriaren aurkako egunean, gure ikastolan ere lanketa, hausnarketa eta sentsibilizazio ekintzaz beteriko eguna izan dugu.

LH ko geletan bideo emanaldiak izan dira oinarri gaia lantzeko.

DBHn berriz Autoantolaketa taldeko DBH3ko ikasleak bideratu dituzte gela guztietan saioak. Horrela, kartelak egin, testigantza desberdinak ezagutu eta hauei buruzko hausnarketa egin dute. Ikasleen iritziak jasotzeko galdeketa bat ere pasatu dute eta hurrengo egunetan emango digute bertan ateratako ondorien berri.