DBH1eko ikasleek saria lortu dute Azpeitiko Argazki Elkartearen lehiaketan

Aurten, estreinekoz, Azpeitiko Argazki Elkarteak ARGAZKI ASTEA antolatuko du Azpeitian. Azaroaren 2tik 11ra bitartean, ekintza ugari gauzatzen ari dira, hala nola, erakusketak, proiekzioak, rallya, etab.

Egun bakoitzean publiko mota bati zuzendutako ekintzak antolatu dituzte, eta gaur bertan izan da ikastetxeei bideratutakoa.

Gaurkoa ordea ikasleek egin duten proiektuaren bukaera besterik ez da izan, azken asteetan buru belarri jardun baitute LH6 eta DBH1eko ikasleak Argazki Elkartetik aurkeztu zitzaien erronkari aurre egiten:

  • Gelaka egin duten proiektua izan da. 12 taldetan banatuta.

  • Argazki Elkartetik gelari argazki bat aurkeztu zitzaion.

  • Gelako talde batek argazki hau hartu eta bertan azaltzen zen kontzeptu edo elementuren batekin erlazioa izango zuen beste argazki bat egin zuen.

  • Lehen taldeak ateratako argazkia bigarren taldeari pasa zion eta bigarren taldeak, jasotako argazkiarekin berdin jokatu zuen, hau da, bertan azaltzen zen kontzeptu, forma edo elementuren batekin erlazioa zuen beste argazki bat egin zuen.

  • Horrela, 12 taldeek beren argazkia egin arte.

  • Gela bakoitzak beraz, elkarren artean erlazioa duten 12 argazkitako bilduma bat aurkeztu zion ARGAZKI ELKARTEARI.

Gaur eman diote bukaera proiektuari, herriko parte hartzaile guztiak Soreasun bildu eta bilduma guztiak aurkeztu eta ondoren egokienari saria emanez (guztira 22 bilduma ).

SARITUA, IKASTOLAKO DBH1EKO TALDEAREN ARGAZKI BILDUMA IZAN DA.

ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!!