Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira

Ikastolako Euskaraz Bizi egitasmoaren barruan eta Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, gure Ikastolan hainbat ekintza burutu dira pasa den astetan etapa guztietan. LHkoek, liburuaren egunaren erakusketa egin dute sarreran, hainbat literatur emari izan dira ikusgai, benetan aberats eta emankorrak. DBH eta DBH 0eko ikasleek berriz,  DBH 4ko ikasleek txikienei Korrikaren ipuina kontatu zieten. Korridoretan, Korrikaren koplak itsatsi zituzten. DBH 2ko ikasleek, irakurketa maratoia burutu zuten. DBH 01ekoek, LH4koentzat mitologiarekin loturiko ginkana sortu zuten.DBH 1ekoek, LH 5ekoentzat literaturari loturiko jolasak sortu zituzten eta azkenik DBH 3ko ikasleek, eskuz idatziriko olerki, eskutitz, narrazioak oparitu zizkieten bere adin bereko ikasleei.