LHko ikasleak kalean kantari

Pasa den asteartean,Lehen Hezkuntzako Kale Kantu proiektu berriari hasiera eman genion, kaleak kantuz alaitu genituen.

Euskal abestiak ikasi, ohiturak bultzatu eta azoka egunean, haur zein heldu, elkarrekin gozatu genituen. Horretarako Kantu Jirako lagunak gonbidatu genituen.

Aurrerantzean ekintza hau hilean behin burutzen jarraituko dugu.