Hezkidetza DBHn

Ikastolaren Hezkidetza planarekin bat eginez,Mondragon Unibertsitateko  Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleak etorri dira gure  DBHko autoantolakuntza taldearen kideekin solasaldia izatera. Helburua, Hezkidetza Planaren barruan burutzen dituzten hainbat ekintzen berri ematea eta martxoaren 8ko egitasmoaren inguruko informazio bilketa  egitea izan da. Esperientzia  positiboa eta onuragarria izan da bildutakoentzat.