Zuhaitz eguna 2019

Datorren igandean, otsailak 3, Goenako Kanpan egingo den zuhaitz landaketarekin ospatuko dugu aurtengo Zuhaitz eguna.

Herritarrak eta, bereziki, haur eta gazteak zuhaitzen eta basoen garrantziaren jabe egiteko eta haien zaintza eta babesean euren parte hartzea sustatzea da egunaren helburua. Animatu beraz, eta azaldu Goenara 10:30etik 12:30era.