DBH 2ko ikasleak Erdi Aroan barna murgildurik

Aurten DBHko 2.mailan Erdi Aroa gaia landu ondoren, proiektu berri bati ekin diogu. Gizarte eta Plastika arloak bateratuz, txotxongilo emanaldiak prestatu ditugu taldeka. Horretarako gidoiak idatzi , txotxongiloak egin eta beirate eta eszenatokiak sortuz Erdi Aroan murgildu gara.