LHko ikasleek parte hartu dute MOk argitaratutako liburuan

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateaK eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak elkarlanean, Mariam Bilbatua, Agurtzane Martinez, Ainara Artetxe, Xabier Arregi eta Ana Usabiagaren eskutik, aurten argitaratu dute “IKASKIDE Taldeak: kooperazio testuinguruak hezkuntzan” liburua eta bertan 2015-2016 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 5. mailan zeuden 31 ikasleek , Ikaskidetzan elikagaiei buruzko proiektu sendo bat burutu zuten eta bertan argitaratu dute.

Elikadura, osasun eta gozamen iturri!!!. Elikagai motak, menu osasuntsuak… aztertuz eta orduan Lehen Hezkuntzako 6. maila zeuden ikasle eta irakasleei bazkaria prestatu eta zerbitzatu zien. Horretarako gorputz hezkuntzako aretoa jatetxe bihurtu zuten.

Hona hemen, orain hainbeste lan egin ondorengo fruitua.