Girotze saioa eta txapak jasotzeko egutegia

Euskaraldiko txapak jasotzeko datak zehaztu dira jadanik. Azaroaren 19tik 22ra izango dugu geure Ahobizi edo Belarriprest txapa lortzeko aukera, Azoka Plazan, 18:30etik 20:00etara bitartean. Bestalde, girotze saio batzuk ere antolatu ditu Azpeitiko Euskaraldiko taldeak, azaroaren 21ean izango da hurrena.

Ari gara Euskaraldira hurbiltzen eta jada zehaztu dira txapak jasotzeko datak. Azaroaren 19tik 22ra izango dugu gure txapa jasotzeko aukera, Azpeitiko Azoka Plazan. 18:30etik 20:00etara bitartean bertaratu gaitezke edo norbait bidali gure izenean. Ikastolan bertan ere bi egunetan izango dugu aukera gure txapa jasotzeko. Azaroaren 19an (astelehena ) eta azaroaren 22an (osteguna), 16:45-18:00 bitartean.

Bestalde, girotze saio bat ere izango da datorren astean, azaroaren 21ean. Girotze saioa Azpeitiko Ahobizientzat eta Belarriprestentzat dira. Bertan azalduko dute, oso arin eta modu praktikoan, zer konpromiso hartzen ditugun rol hauek hautatzean, eta zer egoera tokatuko zaizkigun. Horrez gain, egoera horietan eroso sentitzeko aholkuak emango dira eta iritziak konpartituko. Herritar guztiak gaude gonbidatuta tailerrean parte hartzera, beraz animatu eta eman izena azpeitia@euskaraldia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Gogoratu, Euskaraldian izena emateko aukera azaroaren 22ra arte izango dela.