Aurrera doa Euskaraldia

Azaroaren 23a aurretik badago hainbat lan egiteko Euskaraldiak arrakasta izan dezan. Ikastolako kideen artean jada hasiak gara gaia lantzen. DBHO1 eta 2ko ikasleak gaur egin dute ariketa UEMAko teknikariaren eskutik. Hurrengo asteetan DBHko ikasleen txanda izango da Ikastolen Elkarteak espreski sortutako unitate didaktikoen bitartez. Gogoratu izen emate epea irekita dagoela izenematea.euskaraldia.eus webgunean. Nahi duenak, gainera, Ikastolan bertan atarian ipiniko den mahaian aukera izango du azaroaren 5 eta 6an.