Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen proiektu baten harira, etorkizunerako eraiki nahiko genukeen Gipuzkoari buruzko lanketan jardun dute DBHO1eko gure ikasleak. Osatu duten proiektuaren aurkezpena egin zuten asteartean Aldundiko Donostiako egoitzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Etorkizuna Eraikiz” proiektua martxan jarri zuen pasa den ikasturtean. Bere helburu nagusia, gipuzkoarrak erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko bideei buruzko hausnarketa bideratzea da. Orain arte, erakunde, enpresa, unibertsitate eta bestelako eragile askok hartu dute hausnarketan parte, ekimen garapenaren bidez. Baina etorkizunaren ezinbesteko partaideak, gazteak eta gazteen ikuspegiak garrantzitsuak direnez, pasa den ikasturtean abian jarri zen "Etorkizuna eraikiz" proiektuaren barruan "Gazteen Gipuzkoa" atala. Bertan Gipuzkoako gazteen iritzia ezagutu nahi da etorkizuneko herriari buruz. Gure DBHO1eko ikasleek lan horretan jardun dute azken asteetan eta asteartean aurkeztu zuten Foru Aldundian beraien proiektua, Ingurumen Etxeei buruzko proiektu bikaina hain zuzen ere.

Informazio gehiago hemen klikatuz lortuko dugu.