Bizitzarako trebezia eta menpekotasunen prebentzioa

Azken bi astetan Izar Arregi psikologoa izan dugu ikastolan. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.maila arteko ikasleek, Azpeitiko udalaren bitartez eskaintzen den BIZITZARAKO TREBEZIA eta MENPEKOTASUNEN PREBENTZIOAREN inguruko saioak jasotzeko aukera izan dute. Bertan,  lagun arteko harreman moten inguruan aritu dira, bakoitzak hartzen dituen jarrerak, sortzen diren sentimenduak, jeloskortasunak eta gatazkak besteak beste.