ziklometroak

Kilometroak 2018ko ospakizunen barruan, Urretxu-Zumarraga ikastolak Ziklometroak ekimen berria jarri du martxan. Helburu nagusiak Gipuzkoako ikastola guztiak Kilometroak ekitaldian partaide aktiboak izatea da batetik eta,  ludikotasuna eta bizikletaren garraio izaera sustatzea dira bestetik. Oraingo hau, guraso eta langileei bideratutako ekimena da eta ikastola bakoitzean laupabosteko txirrindulari taldea osatu nahi da.

Ziklometroak eguna, irailaren 16an izango da eta Urretxu-Zumarragako ikastolatik abiatuko den testigua izango da egunean zehar Gipuzkoako ikastola guztiak lotuko dituena txirrinduaz errelebozka

Gure zatia, Urretxu-Zumarragatik datorren taldeari erreleboa hartu (goizeko 10:00etan) eta Zarauzkoari ematen bukatuko da (27 Km).

Gogoratu beraz,

  Eguna: irailak 16, igandea

  Ordua: goizeko 10:00ak

  Abiapuntua: Ikastola

  Partaideak: ikastolako guraso eta langileak

  Izen ematea: idazkaritzan, irailaren 13rako.