Herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz formazio saioa

Azpeitiko ikastetxe guztietako dozenaka irakasle elkartu ziren asteartean, Soreasu antzokian, herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz jarduteko. Han izan ziren Azpeitiko Ikastola Ikasberriko irakasleak ere, Udalak Hezkuntza Mahaiaren bidez antolatutako saioan.

Ikasturte hasiera gainean dela, herriko ikastetxe guztietako irakaslegoa elkartu ziren asteartean, irailak 4ean, Soreasun, herri hezitzaileaz eta eskola herritarraz jarduteko eta filosofia horretan sakontzeko. Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak, hezkuntza mahaiaren bidez,antolatutako formazio saioan Amaia Etxabe, OinHerriko kideak herri hezitzaileen filosofiaren oinarriak izan zituen hizpide eta Nora Salbotxek, Baztango herri hezitzaileko kidea eta NUPeko irakasleak, eskolako curriculum zurruna eta herri hezitzaileen filosofia Baztanen nola uztartzen duten azaldu zuen, haien esperientziak kontatuz.

Albistearen informazio gehiago Uztarrian

Argazkia: Azpeitiko Udala