Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak ostegunean ebatzi zituen 2021 urterako diru-laguntzak. Hamahiru eskakizun egin ziren guztira, eta horietako hamarrek egin dute aurrera. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.