LH1eko gelan musika tresna berria dugu. Ikasleek, jolasean, musika polit hau sortu dute. Ikus bideoa.

Irakaskuntzaren eraldaketaren inguruan, Ikastolen Elkarteak,bisita pedagogikoak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat Ikastolatan, horien artean gure ikastola izan da aukeratua.Bisitariei gure LHko proiektua aurkeztu genien, nola izan zen gure hastapena, egun non gauden eta gure etorkizuneko helburuak ere bai.

Korrikarako hilabete eskas falta bada ere, asteburu honetan emango zaio hasiera Korrika Kulturalari. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako mendi taldeekin batera antolatu duten Xoxotera mendi irteerarekin.

Abian da honezkero, Errigoraren eskutik, nafar hegoaldeko uzta,  Eskutik Eskura kanpainaren 5. urteurreneko edizioa. 5 urte maite duguna elikatzen lelopean, oliba-olioa eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, baina, horrez gain, aurten arroza eta kamisetak ere badaude aukeran.Martxoaren 21a bitartean egin daiteke eskaera ikastolako Idazkaritzan.

Oteitza Lizeo Politeknikoko arduradunak gure ikastolara etorri dira beren Erdi Maila eta Goi Mailako Ziklo Formatiboen eskaintza helaraztera.

Aurtengoan, eguraldia lagun, Euskal Inauterien kalejira ospatzeko aukera izan dugu Azpeitiko kaleetan zehar. Ikus argazkiak.

Torradak janez hasi dira ikastolan inauteriak. Ostegun gizena ospatuz, patioan bildu gara txokolate beroz lagunduta torradak jateko. Argazkiak ikusi besterik ez dago festa arnasteko.

Ikastolaren Hezkidetza planarekin bat eginez,Mondragon Unibertsitateko  Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleak etorri dira gure  DBHko autoantolakuntza taldearen kideekin solasaldia izatera.