LH - LEHEN HEZKUNTZA 6-12 urte

Ikastolan, haurraren garapen osoa dugu helburu. Eta beraz, alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izango ditugu kontuan, gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko tresnak jaso ditzan. Aldi honetan umeak logika eta arrazonamendua garatzen ditu, ingurua behatzen eta ezagutzen du eta ulermen nahiz espresiorako tresnak eskuratzen ditu.

Hau guztia aurrera eramateko, Ikastolen Elkarteak sortutako material pedagogiko propioa TXANELA PROIEKTUA oinarri hartuta IKASKIDETZAn lan egiten dugu.

Ikaskide Taldeen bidez hainbat konpetentzia garatzen dira:

 

  • Elkarrekin ikasi” Elkarlanerako konpetentzia sustatu nahi da proiektu honen bidez, horretarako Ikaskide Taldeak edo Talde kooperatiboen metodología erabiltzen da.

    Elkarrekin ikasteak bizikidetzari begira duen garrantzia azpimarratzen du, izan ere ikaste prozesuen inguruan garatzen dira eskolako esperientzia gehienak eta esperientzia hauek aukera ematen digute: elkar ulertzeko, laguntzeko eta gatazkak ebazteko bideak esperimentatzeko eta modu sistematikoan lantzeko.

    Elkarrekin ikasten ikasteak eragin zuzena izan dezake beste Oinarrizko konpetentzietan ere: Lankidetza.

    Ikaskidetzaren kulturak eta balioak sustatzen duten konpetentziaren garapenarekin duen konpromisoa islatzen da proiektu honetan, eta “elkarrekin bizitzen eta lan egiten” (persona arteko harremana, parte hartze demokratikoa, elkarlana eta talde lana, gizarte bizitzarako arauak, aniztasuna, arazoen ebazpena) konpetentziaren garapena sustatzea du helburu.

 

  • Ikaskidetzaren bidez, “Ikasten ikastea” konpetentziaren garapena ere sustatu nahi da, izan ere ikasten ikastearekin erlazionatutako alderdiak: ulermenean oinarritutako pentsamendua, sortzailea, kritikoa, erabakiak hartzea, arazoen ebazpena, baliabide kognitiboen erabilera hobeto sustatzen dira elkarrekintzen bidez.

 

  • Komunikatzen ikasi” konpetentziaren garapena ere sustatzeko aukera ere ematen dute Ikaskide Taldeak, izan ere elkarrekin ikasiz, entzuten, galdetzen, argudiatzen, eztabaidatzen iaksten dute.

 

  • Ikaskidetzak “Ekintzailetasuna” konpetentziaren garapenarekiko lotura du: informazioa hartzea eta gordetzea, ideia berriak eta konponbideak lantzea, ideiak gauzatzea, inpaktuaren ebaluazioa.

 

  • Ikaskidetzan lan egitean ezinbestekoa da “Norbera izaten konpetentzia” ere lantzea, pertsonen garapenerako giltza bezala ulertzen baitugu. Pertsonari dimentsio guztietan garatzen laguntzeko, funtsezkoa da nork bere gorputza onartzea, emozioak kontrolatzea eta portaerak mugatzea, nork bere buruaren estimu positibo eta erreala lortzea, autonomia garatuz joatea, edertasunaz gozatzen ikastea eta emozio estetikoaren aurrean sentiberatasuna erakustea… bai gizabanako, bai gizartekide, bai izadikide den aldetik. “Norbera izaten ikasi” konpetentziak aurretiazko konpetentziak lortuz joatea eta gerora integratzea eskatzen duela uste dugu. Konpetentziaren garapenaren adierazpen osoena integrazio pertsonala da.