LH6koen LANAK

LH 6koen Maskara Beneziarrak dituzue ikusgai ikastolako sarreran.

ESKUPILOTAKO FINAL ERDIAK (GIPUZKOAKO TXAPELKETA)

Eskupilotan Gipuzkoako Txapelketeako final erdietara iritsi dira gure ikasleak.
Eñaut Kerejeta eta Iker Gallaga (DBH1) ANIMO !!!

Bestalde, pasa den larunbatean final laurdenetara iritsi zen taldeak partidua galdu egin zuen:
IKASBERRI (1) – JAKINTZA 1 (4) Argazkian azaltzen direnak (LH-5)

GELAKO BILERAK

Bigarren hiruhilabeteari bukaera emanez gelako bilerak izango dira. Bigarren bilera hauen antolaketa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan ezberdina izaten da, lehenengo bilerekin alderatuz. Ziklo bakoitzaren inguruko hitzaldiak antolatuko dira lehenengo eta ondoren gelako bilera egingo litzateke. DBHn gelako bilera arrunta egingo da.

HHko IKASLEAK HERRIKO TXOKOAK EZAGUTZEN

HH4koek Igarako Errota bixitatu dute aste honetan. Bertan errota bat nolakoa den eta artoirinaren prozesua bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.
HH5ekoak herria lantzen ari dira. Eta ze hoberik bertatik bertara bizitzea baino. Horretarako herriko zenbait leku bixitatzera joan dira aste honetan.

LHko IKASLEEN ARTE-LANAK

Ikastolako erakustokian arte-lan ikusgarriak ari dira ateratzen.
Aurreko astean LH2koak (Andy Warholen teknika) eta LH5ekoak oraingoan (Indonesiako karetak)

UDANE JUARISTI ARTISTA IKASTOLAN

HH5ekoen gelan Udane artixta azkoitiar eta ikasle ohiaren bixita izan zuten.
Herria lanketaren barruan Udanek azpeitiko hainbat txoko nola apaindu zituen azaldu zien eta margolan bat egin zuten denen artean.

ELKARTASUN KANPAINAK IKASTOLAN

Tolosako Oier eta Azpeitiko Santos gazteen gaixotasunei aurre egiteko martxan diren kanpainetan parte hartuz lagun diezaiekegu.
Tapoi eta mugikor zaharrak biltzeko kaxak ditugu ikastolako sarreran. Animatu!!

UDALEKU IREKIETARAKO BEGIRALEEN DEIALDIA

Ikastolan antolatzen ditugun udalekuetan begirale/zuzendari izateko izena eman nahi duenak datorren martxoaren 21erako egin dezala idazkaritzan curriculuma ekarriaz.

Ezinbestekoa: begirale titulua izatea (zuzendari izateko zuzendari titulua)

Kontutan izango ditugu:

- esperientzia

- adina

- ikastolarekiko hurbiltasuna

Ekintza honetan praktikak egin nahi izanez gero jakinarazi idazkaritzan epe horretan

IKASTOLAKO OPOR LEKU eta UDALEKUAK MARTXAN

Ikastolako oporleku eta udalekuen inguruko informazio eta izen-emate dokumentua duzue erantsita berri honetan. Bertan aste santu, udaleku ireki eta Enjoy Englishen inguruko informazioa doakizue.
Azpimarratu nahi genuke ENJOY ENGLISH udalekuen eskeintza. Ikastolan bertan antolatzen diren ingeles udalekuak dira. 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat antolatzen diren udalekuak dira, eleanitz ikastolako hizkuntza proiektuan oinarrituta dago. Jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatzen duten programa da. Udalekuak eta ingelesa uztartzen ditu. Informazio gehiago apirilaren 2an egingo den bileran emango da.

ARGAZKI LEHIAKETA MARTXAN!!

Argazki lehiaketako elkartekideok jakinarazi nahi dizuegu jadanik ikusgai dituzuela lehiaketaren oinarriak, bai argazki lehiaketaren web-gunean eta baita klikazetarekin batera datorren triptikoan ere.
Argazkiak ateratzeko hainbat festa edota ibilaldi aprobetxa ditzakezu. Ondoren gehien gustatzen zaizkizun bost argazkiak aukeratu eta guri bidaltzea besterik ez duzu egin behar.
Adin guztietako ikasleek har dezakete parte, baita ikastolako langile eta gurasoek ere.

ANIMA ZAITEZ ETA GOZATU ARGAZKIAK ATERATZEN!!!

Orriak

-era harpidetu