ZUHAITZ EGUNA otsailaren 4an

Herritarrak eta, bereziki, haur eta gazteak zuhaitzen eta basoen garrantziaren jabe egin eta haien zaintza eta babesean euren partehartzea sustatzeko, zuhaitz landaketa antolatu du Ekoetxeak (lehen Ingurugiro Etxea Museoa).

EGUNA: Otsailak 4a           ORDUA: 10:30 – 12:30         

NORI ZUZENDUA: Familiei   NON: Izarraizko Atea Parkearen gunean  

ELKARTZEKO GUNEA: ESKLABAK 

Kontaktua: 943 812448 (Ekoetxea Azpeitia)

 

ARTEZKARITZA KONTSEILU BERRIA MARTXAN

Abenduko Batzar Orokorrean atera zen lan talde berria hasi da martxan.

Argazkian dituzue Artezkaritza Kontseiluko kideak:

Zutik ezkerretik eskubira:

Iñigo Sudupe, Miren Illarramendi, Haritz Mujika, Amaia Albizu, Maite Egiguren eta Olaia Zuriarrain.

Behean ezkerretik eskubira:

Xanet Esnaola, Xabier Bikendi, Josu Azpillaga eta Nagore Alkorta.

Argazkian falta direnak:

Mikel Belar eta Rebeka Urruzuno.

LH6ko IKASLEEN ERAKUSKETA

LH 6ko ikasleok, gure erronkaren emaitza erakutsi nahi dizuegu . Artista euskaldunetan oinarrituz eta beste hizkuntza bat erabilizbakoitzak bere sormenaren arabera ekoiztutako artelanak erakutsiz.

 

LANDER URIA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Igerilari aparta dugu Lander Uria ikaslea. Pasa den asteburuan, Valentzian jokatu den  Espainiako Txapelketan izan da. Gogorra izan dela aitortu digu

ZORIONAK!!!!

IKASLEEN ORIENTAZIOA: GURASOENTZAT AURKEZPEN SAIOA

Ikasturte honetako orientazio egitasmoari jarraipena emanez,  DBH4 eta DBHOko ikasleen gurasoentzat IMH Elgoibarko eskolakoak  saio berezia emango dute datorren urtarrilaren 23an erabilera anitzeko gelan arratsaldeko 18:30ean.

Orientazio departamentua

JERTSEAK SALGAI! (BATXILERGOKOEN IKASBIDAIRAKO)

DBHO1ekoek jertseak atera dituzte ikasbidaiarako dirua lortzeko.Hainbat koloretako jertseak izango dituzue.

                     ANIMATU EROSTERA!

         OHARRAK:

               Ø  Eskaera orriak idazkaritzan egongo dira.
               Ø  Jertseak probatu nahi izanez gero idazkaritzan dituzue.
               Ø  Urtarrilak 26, ostirala, izango da azken eguna eskaera egiteko.
               Ø  DBH eta DBHOkoek ez egin eskaera bi aldiz.
               Ø  Ordainketa jertseak iristean egingo da.

DANBOR HOTSAK

Hasi gara datorren asteko danborrada prestatzen. Beti bezala ikasleek soinean eraman behar dutena zehaztuta dago."Irakurri gehiago" atala klikatu eta hor dituzu mailaz mailako xehetasunak.

IKASLEEN ORIENTAZIOAREKIN KONPROMETITUTA

Ikasturte honetako orientazio egitasmoaren barruan,  DBH-4 eta DBHO-2ko ikasleentzak IMH Elgoibarko eskolakoak  izango ditugu ikastolan erdi mailako, goi mailako eta ingenieritza dualeko informazio saioak eskaintzeko. Gaur izan da lehen saioa eta urtarrilaren 16an jarraituko dute. 

Orientazio departamentua

SAHARAR HERRIRAKO JANARI eta MOTXILA BILKETA

Khamar, Azpeitiko Saharar Herriaren aldeko Elkartekoek martxan jarri dute aurtengo kanpaina (azken zortzi urteetan egin bezala). Saharar herriari eta sahararrei elkartasuna adierazi nahi da, hango egoera salatu eta sentsibilizatzea helburu.

Kanpaina hau, urtarrilaren 15tik 19ra bitartean izango da  ikastolan (BM eta Eroskin urtarrilaren 13an) eta hona ekar daitezkeen gaiak Ikastolako sarreran izango den gunera: ARROZA,  LEKALEAK ( lentejak, babak…),  ATUNA eta SARDINAK LATAN,  AZUKREA, KONPRESAK

Eta aurten, iaz bezala: MOTXILAK (etxean bazterrera utzita izan ditzakegun motxilak)

IKASTOLAKO LOTERIA: jokatutakoa bueltan!!

Ikastolako loteriak (19768) saria lortu du, jokatutakoa jaso ahal izango da.

EUSKADIKO KUTXAko bulegoetan egin daiteke.

Azken eguna: martxoaren 22a

Orriak

-era harpidetu