KILOMETROAK 2018 - LASTERKETA PLANA

 

Urretxu-Zumarraga Ikastolatik iritsi zaigu gonbidapena. Kilometroak 2018 barnean,  Zubiak batuz lelopeanotsailaren 24rako BELAUNALDIEN ARTEKO lasterketa herrikoia antolatu dute.

Lasterketak badu berezitasunik: bikoteka hartuko da parte eta 20 urteko aldea egongo da bi bikotekideen artean.

Lasterketari buruzko informazio gehiagoa www.kilometroak.eus web gunean topatuko duzue. Era berean bertan eman dezakezue izena. ANIMO!

 

ETORKIZUNERAKO PRESTATZEN!!!

Orientazio egitasmoarekin jarraituz, aste honetan DBHO2ko ikasleek Arrasateko Arizmendi ikastolako Xabin Arriola izan dute kiroletako goi mailako ziklo formatiboaren inguruan saio informatibo bat eskaintzen

                                   Orientazio departamentua.

                                                                                    

EUSKAL INAUTERIAK-ARGAZKIAK

Ikastolako Euskal Inauteriak:  argazki gehiago gure web orrian

"ELKARREKIN ERAIKITZEN" PROIEKTUA

Asteazkenean,  DBH3ko orientazio egitasmoarekin jarraituz, Iraurgi Berritzeneko eragileak diren Jon Zubizarreta eta Josu Sorazu egon dira "Elkarrekin Eraikitzen" proiektua aurkezten.

Proiektu honen helburua, ikasleak protagonista bihurtuz beren etorkizunera bideratutako erabakiak hartzea lagunduko dien estrategiak bereganatzea izango da. Horretarako, lantegiak, anbulategia, Iraurgi Berritzen...eta ikustaldiak gauzatuko dituztelarik. Proiektu hau otsailean hasi eta martxoaren bukaeran bukatuko da.

 

Orientazio departamentua.

SANTA ESKEA 2018 IKASTOLAN eta KALEAN

Sustraitutako ohitura zaharra berrituz, aurtengo SANTA ESKEA giro ederrean igaro da. Argazki gehiago dituzue web orriko ondorengo ikurra klikaztu

-era harpidetu